Miss Karaoke 

Metrokoadroka & Pez Limbo

  • Hurrengo emanaldiak
  • 2017-12-02 | 20:30 | Kultur Leioa
  • 2017-12-03 | 19:30 | Orereta - Niessen

Sinopsia 

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

«Miss Karaoke» antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako «Dramaturgia berriak» deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.

Antzezlanari buruzko azalpena 

Miss Karaoke antzezlanak «dramaturgia berriei» buruzko deialdi baten baitan ekoiztuko da, beraz, bide horretatik egingo diote aurre egileek taularatzeari: lengoaia eszeniko berrien ildotik, testu idatzi baten aurretiazko presentzia performancea, poesia bisuala eta umore absurduaren elementuekin uztartzeko ahalegina egingo dute egileek.

Hainbat eragileen ahaleginak batuko ditu Miss Karaokeren taularatzeak:

Lehenik eta behin, Gasteizko Principal Antzokiak DSS-2016ren «Dramaturgia berriak» deialdiaren barruan ekoiz­tu du lana.

Bigarrenik, Gasteizko Pez Limbo eta Gipuzkoako Metrokoadroka konpainiek elkarlanean sortu eta zabalduko dute antzezlana. Proiektuaren zuzendaritza artistikoan ibiliko dira lanean testuaren egilea bera eta Metrokoadroka konpainiako beste kide batzuk, Gasteizko hainbat sortzailerekin elkarlanean.

Aktore taldeari dagokionez, hainbat talde eta proiektuetan esperientzia handia duen laukotea eramango du lanak oholtzara: Iñaki Ziarrusta, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Unai Lopez de Armentia eta Javier Fernandez.

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

«Miss Karaoke» antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako «Dramaturgia berriak» deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.

Argazkia: Kauldi Iriondo

Konpainien ibilbidea 

Metrokoadroka kolektiboa
(Oiartzun-Oreretan sortua, 2008)

Metrokoadroka hainbat arte diziplinetan dabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektiboa da, helburu honekin: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez.

Arte diziplina ezberdinen arteko hartu-emana da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat. Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako Ehuntze sormen espazioaren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen klaseak, mikroerrezitaldiak, arte azoka…).

Arte eszenikoei dagokionez, hauek izan dira gure azken lanak:

  • Mr Señora (2016-…)
  • Hautudeterminazioa (2015)
  • Nola belztu behar zuria (2014-2016)
  • Su izan nahi (2015-…)
  • Salto (2014-…)
  • Zertarako Hegoak (2013-2015)
  • Poza (2012-2014)
www.metrokoadroka.eus


Pez Limbo
(Gasteiz, 2011)

Pez Limbo konpainiak sorkuntza propioan oinarritzen du bere produkzioa: umorea, garraztasuna eta poesiaren arteko nahasketa bat eskaintzen duten ikuskizunak, beti ere errealitateari luzatutako begirada kritikoa oinarri.

2011. urtean abiatu zenetik 11 ikuskizun sortu ditu, arreta berezia jarriz lan eszenikoak eskaintzeko espazio alternatiboen bilaketari, batez ere «site specific» erako obrekin: Gasteizko Santa Isabel kanposantua, dutxen etxea edo Merkatuko Arte Eszenikoen 150 gr Jaialdia, non Red Escenak gomendatu dituen eta estatu osoa zeharkatu duten 3 mikro pieza sortu ditugun.

Hauek dira konpainiaren azken lanak:

  • Bestiario Urbano (2010)
  • Lana (2012)
  • ¿Espinazo o Callos? (2012)
  • Mamá Gallina (2013)
  • Madrigueras (2014)
  • Boxers (2014)
  • Almacenes La Parisienne Saltokia (2015)
  • Sumideros (2015)
  • Elma & Ura (2016)
  • Hilok (2016)
  • Gran Mercado (2016)
www.pezlimbo.com

Parte hartzaileak 

Aktoreak:
Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia,
Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta.

Testua:
Oier Guillan

Dramaturgia:
Metrokoadroka eta aktore taldea.

Zuzendaritza artistikoa:
Oier Guillan, Javi Barandiaran eta Metrokoadroka.

Kartela eta estetika orokorra:
Idoia Beratarbide.

Jantziak:
Idoia Beratarbide & Maria de Bernardo (Marodi sorkuntzak).

Argiztapena:
David Alcorta.

Bideoa eta teaserra:
Zazpi t’erdi.

Ekoizpen koordinatzailea:
Edu Hernando.

Ekoizpen laguntzailea:
Joseba Roldan.

Ekoizpena:
Vitoria-Gasteizko Principal antzokia; Donostiako Victoria Eugenia antzokia eta Bilboko Arriaga antzokiarekin elkarlanean, DSS2016-k bultzatutako «Dramaturgia berriak» ekimenaren baitan.

Laguntzaileak: Errenteriako Niessen Kulturgunea, Baratza Aretoa, Garaion Sorgingunea.

Iñaki Ziarrusta

Unai Lopez de Armentia

Javier Fernandez Landaluce

Marina Suarez Ortiz de Zarate

Oier Guillan Bermudez

Iñaki Ziarrusta 

Antzerkigilea. 1993tik 2009ra arte Gaitzerdi Teatro konpainian egin zuen lan. 2010ean Atx Teatro konpainia sortu zuen. Hainbat sormen lan ekoiztu ditu bertan, gaur arte: Gabriel-Gabrielle, Gnosia, Arren Ganbara eta Emeen Sotoa, Bihotz Salataria eta Fakiu.

Era berean, hainbat proiektutan hartu du parte aktore, eszenografo edota teknikari moduan: Artedrama-Dejabu-Petit Theatre du Pain, Huts Teatroa, Kabia, Ganso¬Cia, Bikoteatro, Marie de Johng, Markeliñe, Anita Maravillas eta Beheko Larraine konpainientzat besteak beste.

Unai Lopez de Armentia 

Arte Eszenikoetan lizentziatua da Londreseko Rose Bruford College-n (BA European Theatre Arts, 2003). Geroztik Europatik aritu da hainbat konpainiekin lanean.

Zecora Ura (Ingletera/Brasil) eta Obra Theatre (Frantzia) konpainiak ko-fundatu zituen eta New International Encounter (Ingalaterra/Norvegia) konpainiako kidea da.

2009an Gasteizera itzuli eta Factoria de Fuegos elkartea osatu zuen Sleepwalk Kolektiboko kideekin, ekimen artistiko eta kulturalak sustatzeko.

Gaur egun Parasite Kolektiboarekin aritzen da antzerki proiektuak eraikitzen. Gainera Baratza Aretoaren zuzendaria da Garazirekin. Unaik zuzendari, aktore eta pedagogo moduan esperientzia zabala dauka antzerki fisiko eta komedia arloetan.

Javier Fernandez Landaluce 

Aktorea, irakaslea, sortzailea. Historia eta Alemaniar Filologian lizentziaduna eta Espainiako Keinu Hizkuntzaren semantikari buruzko ikerketa lan batekin Hizkuntzalari­tzan doktorea (EHU).

Gasteizko TAEn jaso zuen antzerki formazioa. Era berean, antzerkiko alor ezberdinetan ikasia da, besteak beste dantza, kabareta, akrobazia, clown...

Hainbat antzerki proiektutan hartu du parte azken urteotan: La Cuestión (Pikor Teatro), Cromlech (Legaleón-T), Flux (Zanguango Teatro), Kri kra kri, Kubic, Lorategian, Nire Odisea eta Ezetz egan egin (Teatro Paraíso). Gasteizko Zentro Zibikoetan eta Oihaneder Euskararen Etxean ematen ditu eskolak, gaur egun.

Marina Suarez Ortiz de Zarate 

Sortzailea, 2012an Arte Ederretan lizentziaduna. 2012an bertan antzerkiaren munduan sartu zen. Gasteizko TAEn hastapen ikastaro bat egin eta urte bete beranduago Baratza aretoarekin egin zuen topo. Han Parasite Kolektiboa ezagutu, Sormen Ikerketarako Laborategian sartu eta antzerkia beste ikuspuntu batetik ulertzen hasi zen.

Entrenamendu fisikoarekin batera, antzerki sorkuntzan ari­tzen da bai interprete lanean bai diseinu lanean ere. 2014an Tripak Kolektiboa zuen beste bi kiderekin batera. Kolektibo honetan sorkuntzan aritzen da, arte plastikoak eta arte eszenikoak banatzen dituen (edo ez dituen) muga ikertzen dute.

2016an Hara Nori «Jainko bat» proiektu kolaboratzaile berria sortu du.

Oier Guillan Bermudez 

Idazlea, kazetaria, antzerkigilea. Hainbat liburu kaleratu ditu poesia eta antzerkiaren arloan, azkenak Ate hautsiak (Arabako Foru Aldundia, 2008), Eskuen sustraiak (Susa, 2009) eta Herio heroi/Arra.Arraroa (Artezblai, 2010), Hura ez da lekua (Txalaparta, 2012), Elkartasun basatia (Susa, 2013) eta Mr. Señora (Txalaparta, 2016).

2008tik Metrokoadroka kolektiboko partaidea da, bertako kideekin taularatu ditu Poza, Su izan nahi, Salto, Zertarako Hegoak eta Munduan beste bezalako lanak.

Dejabu panpin laborategia, Anakrusa eta Rouge Elea taldeekin kolaboratu du, eta Gabrielen lekua eta Nola belztu behar zuria emanaldi hibridoetako kide izan da.

Harremanetarako

Banaketa

Naia M. Murua

banaketea@atxteatroa.com
www.atxteatroa.com

+34 644 61 86 43